Kultura etxeko terrazako zoru osoa aldatuko dute ur-filtrazioak konpontzeko

Goiena 2006ko mar. 13a, 10:07
Orain arte ezin izan dute asmatu zergatik eta nondik sartzen zen ura kultura etxera. Bazekiten teilatuko terrazatik sartzen zela. Baina justu nondik ez. Gauzak horrela, terraza guztia altxatu eta zoru berria ipintzea erabaki dute. Horrez gainera, terrazan dauden bonbak ere erretiratuko dituzte.

Lanak zatika egingo dituzte

Lanak zatika egingo dituzte

Lanak egiteko 15 bat egun-edo behar dituzte. Baina zatika egin behar dituzte; terrazapean zoru berria ipini eta gero, zoru hori benetan iragazgaitza den edo ez jakiteko egun batzuk itxaron beharko dituzte.

Bestalde, zorua konpontzeaz gainera, barruan kaltetuta dauden paretak margotuko dituzte.

Udalak kexua aurkeztu du

Gasteizko Palmiro enpresa dabil kultura etxea konpontzen. Hau da, kultura etxea egin zuen enpresa bera, erantzukizun zibila berarena da-eta. 2001eko ekainean bukatu zuten eraikina, eta harrezkero itoginak izan dituzte. Jakina, horrek herritarren eta Udalaren kexuak eragin ditu. Obrak egin ostean, berriz, arazo guztiak konpontzea espero du enpresak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak