Andere Arriolabengoa Mihiluze saioan

Irati Agirreazaldegi 2006ko martxoaren 3a

ETB 1eko Mihiluze saioan hartuko du parte Andere Arriolabengoa aramaioarrak.

Izarrako Zigor Enbeita eta Gorka Iturriagarekin Gorbeia taldea osatuko du.

Egubakoitzean izango da grabazioa eta datorren martxoaren 9an, ostegunean, ikusi ahal izango ditugu telebistan 22:00etan.

Arabako hirukoteak bizkaitarrekin eta gipuzkoarrekin jardungo du lehian.

Probak

Anderek, Zigorrek eta Gorkak zazpi proba egin beharko dituzte ahalik eta puntu gehien lortu eta finalerdira sailkatzeko. Esaterako, bertsoen errimak asmatu, mimika egin edo txisteak kontatu.

Saioa irabaziz gero, finalerdia jokatuko dute eta finalera igaroz gero, 18.000 euro eskuratzeko aukera aparta izango dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak