'El Mercader de Venecia' filma barikuan

Usoa Agirre 2006ko mar. 1a, 10:11
Martxoaren 3an, barikua, emango dute filma kultura etxean, 22:00etan. Sarrerak euro bat balio du. Shakespeareren The merchant of Venice lanean oinarrituta dago filma.

Jatorrizko izenburua: The merchant of Venice

Zuzendaria: Michael Radford.

Aktoreak: Al Pacino (Shylock), Jeremy Irons (Antonio), Joseph Fiennes (Bassanio), Lynn Collins (Porcia), Zuleikha Robinson (Jessica), Kris Marshall (Graciano), Charlie Cox (Lorenzo), Heather Goldenhersh (Nerissa), Mackenzie Crook (Lancelot Gobbo), John Sessions (Salerio), Gregor Fisher (Solanio), Allan Corduner (Tubal).

Adina: 13 urtetik gorakoendako.

Iraupena: 138 min.

Herrialdea: AEBak.

Urtea: 2004

Generoa: Komedia

Laburpena: Besanio gazteak Porcia ederraren maitasuna lortu nahi du eta horretarako Antonio lagun minari eskatuko dio dirua. Honek, laguntzeko asmoz, Shylock mailegu-emailearengana joko du eta tratu bat egingo dute elkarrekin: Shylockek dirua utziko dio gero itzultzeko baina, itzuli ezin badio, bere haragiaren ontza bat eman beharko dio ordainetan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak