Eguaztenean amaituko da Txirritolaren lehiaketarako ipuinak aurkezteko epea

U.M. 2006ko otsailaren 27a

Txirritola Euskara Elkarteak gogora ekarri nahi du datorren martxoaren 2an bukatuko dela ipuin lehiaketarako lanak aurkezteko epea. Hala, parte hartu nahi izanez gero, liburutegira eraman behar dira ipuinak.

Hiru mailatan sailkatuko dituzte lanak:

1. Lehenengo Hezkuntzako (LH) bigarren zikloa.

2. LHko hirugarren zikloa.

3. DBH osoa.

Sariak ere hala banatuko dituzte: aurreneko bi mailetan, irabazleari 90 euro emango dizkiote, Gasteizko Arriaga kultur dendan gastatzeko; eta bigarrenari, 60 euro, gauza bererako. DBHkoen mailan, berriz, lehenengoari 140 euro emango dizkiote eta bigarrenari 100 euro.

Parte hartzera animatu

Txirritolakoek esan digutenez, iaz jende gutxik parte hartu zuen ipuin lehiaketan. Hala, aurten eskolakoekin berba egin dute, haietako batzuen parte-hartzera, behintzat, bultzatzeko. Eta, oro har, gainontzeko herritarrak ere animatu nahi dituzte honako leloarekin: Zu zara originalena, konta ezazu zure ipuina.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak