Bihar, martitzena, elikadura osasuntsua egiteko gomendioen ikastaroa eskainiko die Silvia Huegunek Muru Alde elkartera hurbiltzen diren guztiei.
15:00etan hasi eta 17:00ak arte jardungo du eskolak ematen, eta gura duten guztiak hurbil daitezke, ez dagoelako izena eman beharrik.
Bioarkitektura
Eguenean, otsailak 23, bestalde, bioarkitekturaren gaineko berbaldia egingo du Amaia Agiriano arkitektoak. Material naturalak erabilita etxeak egitea, kutsadurarik ez egotea eta beste hainbat gai izango ditu hizpide, 19:00etan, udaletxe zaharrean.