Saharako haurrak etxean hartzeko kanpaina

Usoa Agirre 2006ko otsailaren 7a

Euskadiko Frente Polisarioaren Ordezkaritzakoek 470 haur ekarriko dituzte udan, "2006ko oporrak bakean" programaren barruan. Uztailaren 6tik irailaren 6ra bitartean egongo dira hemen. Aramaioko Udalak programarekin bat egingo du eta haur bat etxean hartu nahi dutenek udal bulegoetara jo beharko dute martxoaren 29a baino lehen.

Asegurua eta bidaia gastuak

Asegurua eta bidaia gastuak

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak haurren osasun laguntza bere kargu hartuko du Euskadin dauden bitartean eta erantzukizun zibilari eta istripuei aurre egiteko aseguru pribatua izango dute.

Bestalde, Aramaioko Udalak bere gain hartuko ditu haurraren bidai gastuak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak