Dagoeneko hainbat saio eman dituzte jendaurrean. Inprobisazioa da taldearen zeinuetako bat. Horregatik, diskoak itxura serioagoa ematen die, baina zuzenekoetan festa handia sortzen dute. Komunikazio handia sortzen da entzule eta musikarien artean.
Munduko doinuak
Jon Maia, Aran Santamaria, Inazio Tolosa, Jon Manzisidor, Imanol Manterola eta Domentx Uzinek osatzen dute Karidadeko Benta taldea eta izen bereko diskoa aurkeztuko dute Aramaion. Herri orkestratxo baten itxura hartuta, munduko doinuak eta bertsoak uztartzen ditu bost urte inguruko ibilbidea duen bandak.