Zabor bilketa Zuiako koadrilaren zerbitzuarekin eta Ecovidrio enpresarekin egiten dute

A.G. 2006ko urtarrilaren 23a

Aramaio Debagoieneko Mankomunitatetik kanpo geratzen denez, hango Udalak beste era baten ditu antolatuta herriko hondakinak batzeko zerbitzuak.

Beira batzeko edukiontziak, esaterako, Laudioko Ecovidrio enpresak kudeatzen ditu. Udalak zerbitzua kontratatu zuen eta haiek arduratzen dira edukiontziak hustu, garbitu eta konponketak egiteaz.

Plastikoak, berriz, Zuiako koadrilaren zerbitzuarekin biltzen dira Aramaion, Estribaciones del Gorbeako Kontsortzioarekin, hain justu. Zerbitzu horri dagokionez, 2004tik 2005era plastiko gehiago batu da. 2004an 9.680 kilo plastiko batu ziren eta iaz, berriz, 12.980 kilo.

Andres Osinaga zerbitzuetako zinegotziak adierazi digunez, "beiraren batze zerbitzua autogestionatzera iritsi den zerbitzua da, eta plastikoarena ere errentagarri izatera heldu da".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak