Bileran, Hirigintzarako izan ezik, gainerako batzorde guztietarako partidak zehaztuta dituztela adierazi du Mertxe Mondragon alkateak.
Hirigintzari dagokionez, sail horretan aurreikusi dituzte inbertsiorik handienak. Eta inbertsio horiek aztertzen dabiltza, lehentasunak zehazteko. Izan ere, alkateak esan digu diru gutxi duela Udalak 2006rako.