Arexola auzoan zoladura berria inauguratu dute

A.G. 2006ko urt. 16a, 09:14
Oso hondatuta zegoen Aramaioko auzoko zoladura. Arabako Foru Aldundiko ordezkariek inauguratu zuten egubakoitzean.

Bukatu dituzte Aramaion Arexola auzoko lanak, eta baita egubakoitzean inauguratu ere. Ekitaldian izan ziren, besteak beste, Isabel Fernandez de Castillo Arabako Foru Aldundiko Toki Administrazioko diputatua, Mertxe Mondragon Aramaioko alkatea, eta baita Agustin Arrizabalaga Arexolako auzo-alkatea ere.

Horniketa eta saneamendu sareak berritzeko obrak bukatu zituzten Aramaioko Arexola auzoan 2002 eta 2003 urteetan; airetik zihoazen kableak eta gas sarea lurperatu zituzten, baina lan horien ondorioz, zoladura erabat hondatuta geratu zen. Orain kaleak eta espaloiak hormigoiz zolatu dituzte, urak jasotzeko saretxoak jarri dituzte, eta plaza handitu egin dute. Elizara iristeko eskailerak ipini dituzte eta ondoko lurrari eusteko horma eraiki dute, ikuspena erraztuz eta segurtasuna handituz. Egokitze lanen aurrekontu osoa 226.000 eurokoa izan da.

Auzo-alkate Agustin Arrizabalagaren esanetan, pozik daude auzoak hartu duen itxurarekin. Foru diputatuari dagokionez, esan zuen lanak txukun geratu direla, baina garrantzitsuena dela "ur hornikuntza, saneamendu lanak, eta argia eta gasa lurperatzea, azken hori batez ere".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak