Dirulaguntzak eskatzeko deia egin du Diputazioak

Goiena 2006ko urtarrilaren 13a

Gizarte Zerbitzuekin lotuta lan egiten duten elkarteek dirulaguntza eska dezakete Diputazioan, euren jardueretarako. Hori egiteko epea urtarrilaren 31n bukatuko da. Irabazi asmo bako elkarteei eta fundazioei zuzendutako deialdia da. Hala jakinarazi digu Udalak.

Gizarte Zerbitzuekin lotuta, pertsonak edo gizataldeak gizarteratzea eta haiei laguntza soziala ematen dieten elkarte edo fundazioek eska ditzakete laguntza horiek. hain zuzen ere, honako zereginetarako bideratu beharko dira laguntzok:

  • Zentroen eta zerbitzuen mantentze-lanak egiteko.
  • Pertsona nagusiak, elbarritasun fisiko, psikiko eta sentsoriala duten pertsonak, emakumeak eta gizartetik kanpo geratzeko arriskuan dauden gizataldeak laguntzeko.
  • Gizarteratzeko programak lantzeko.
  • Arabako landa-eremuan komunitatearen garapena bultzatzeko eta Arabako landa-eremuan drogen mendekotasunari aurre hartzeko.

Epea eta lekua

Lehen esandako moduan, datorren urtarrilaren 31n bukatuko da eskaerak aurkezteko epea. Dirulaguntzok Gizarte Ongizaterako Foru Erakundean eskatu behar dira (Diputazio kalea 13, Gasteiz).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak