Gabonetako ekintzak antolatu dituzte merkatariek

Leire Kortabarria 2005eko abenduaren 23a

Zuiako Koadrilako merkatariek Gabonetako ekintza bereziak antolatu dituzte: besteak beste, Gabonetako argiak ipiniko dituzte, Olentzerorendako gutunak jasoko dituzte, eta trufak emango dizkiete bezeroei.

Ibili eta erosi, dena eskura Zuiako haranean gozatzeko, zure gustura! leloarekin kanpaina hasi dute Zuiako Koadrilako merkatariek. Eskualdeko denda guztien gaineko informazioa batzen dituen 15.000 liburuxka kaleratu dituzte, eta haran osoan eta kanpoan eskuragai ipini dituzte.

Bestetik, Gabonetako kanpainaren barnean, honako ekintzak egingo dituzte:

  • Gabonetako argiteria.
  • Gabon egunean, hilak 24, Olentzerorendako gutunak jasoko dituzte bi lagunek (12:00etan Sarrian eta 13:00etan Murgian). Trufak eta goxokiak emango dizkiete umeei.
  • Trufak: abenduaren 27an hasita, koadrilako merkatari elkarteko kide diren denda guztietan bezeroei trufak emango dizkiete.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak