Bi film emango dira Gabonetan

Maider Arregi 2005ko abe. 16a, 16:55
Abenduaren 23an eta urtarrilaren 6an bi film emango dira: "El puente de San Luis Rey" eta "El viaje del emperador". Emanaldiak kultura etxean, 22:00etan izango dira. Sarrera euro 1.

El puente de San Luis Rey

El puente de San Luis Rey

Abenduak 23, ostirala

Iraupena: 124 min

Herrialdea: Erresuma Batua, Espainia

Urtea: 2004

Jatorrizko izenburua: The bridge of San Luis Rey

Zuzendaria: Mary McGuckian

Aktoreak: Robert De Niro (Arzobispo de Lima), F. Murray Abraham (El virrey de Perú), Kathy Bates (Doña María), Gabriel Byrne (Hermano Junípero), Geraldine Chaplin (La abadesa), Émilie Dequenne (Doña Clara), Adriana Domínguez (Pepita), Harvey Keitel (Tío Pío), Samuel Le Bihan (Don Vicente), Pilar López de Ayala (Camila Villegas), John Lynch (Capitán Alvarado).

Laburpena: Bost bidaiari amildu egingo dira San Luiseko zubia apurtutakoan. Zoriak elkartu zituen bost bidaiariak leku eta une horretan ala Jainkoaren lana izan zen? Gertatutakoaren errudunak bidaiariak eurak izan ziren? XVIII. mendeko Perun gaude, Espainiako inkisizioaren garaian. Istorio honek Limako antzokiak, komentuak, burdelak eta kaiak edo itsasoan zeharreko bidaiak, zientzia-instituzioak eta Madrileko Gorteak bezalako mundu desberdinak zeharkatuko ditu.

Informazio gehiago hemen.

El viaje del emperador

Urtarrilak 6, ostirala

Iraupena: 85 min

Herrialdea: Frantzia

Urtea: 2004

Jatorrizko izenburua:La Marche de l'empereur

Zuzendaria: Luc Jacquet

Laburpena: Antartida hotzean bidaia harrigarri bezain eder bat hasten da urtero: milaka pinguino enperadorek ozeanotik ihes egiten dute izotzezko desertuan barneratzeko, beste izakirik bizi ezin daitekeen lurraldean. Film horretan pinguinoek izotzezko lurraldean barrena egiten duten bidaia erakusten da.

Informazio gehiago hemen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak