Euskara ikasiz gero, Udalak diruz laguntzen dio herritarrari urte osoan

Ubane Madera 2005ko aza. 24a, 18:23
Udalbatzarraren azkeneko osoko bilkuran bertan onartu zuten euskara ikasteagatik laguntza ematea. Izan ere, dirulaguntzen araudian onartutako ikasketaren bat eginez gero, urteko edozein momentutan eska daiteke dirulaguntza.

Hiru kasutan eska daiteke euskara ikasteko dirulaguntza. Hori bai, eskatzailea Udalean erroldatuta egotea ezinbestekoa da.

Euskaltegietan

Batetik, euskaltegi publiko eta homologatuetan ikasten dutenek matrikularen %80 jaso dezakete. Hori lortzeko, asistentziaren %80 egiaztatu behar dute. Beste zentroren bat edo beste metodoren bat aukeratuz gero, berriz, euskaltegi publikoen kostua hartuko du Udalak oinarri moduan. Bestalde, barnetegietara edo ikastaro trinkoetara joaten direnek kostuaren %80 jaso dezakete.

Udako Euskal Unibertsitatea

Bestetik, Udako Euskal Unibertsitateko (UEU) ikastaroetan parte hartzeko dirulaguntzak ere ematen ditu Udalak. Kasu horretan, matrikularen eta egoitza-gastuen %80 jaso daitezke. Izena emateko orria, programa eta matrikularen egiaztagiria aurkeztu beharko ditu eskaera egiteko.

Linguistika eta beste

Eta hirugarrenik, linguistika, soziolinguistika eta glotodidaktika plangintzen gaineko ikastaroak edo mintegiak antolatzeko dirulaguntzak ere ematen ditu Udalak. Kasu horretan ere, %80ko laguntza eskura daiteke. Izena emateko orria, programa eta matrikularen egiaztagiria aurkeztu beharko ditu eskatzaileak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak