Iker Agirrek kanporaketa jokatuko du barikuan

Ubane Madera 2005ko aza. 24a, 13:49
Bagare izeneko bertso lehiaketako hirugarren kanporaketa jokatuko dute barikuan (hilak 25) Bitorianon (Murgia ondoan). Sei bertsolari lehiatuko dira, tartean, Iker Agirre aramaioarra.

Kanporaketa horretan, bestelakoetan moduan, puntu gehien lortzen dituzten lehenengo bertsolari biek lortuko dute finalerako txartela. Besteak beste, zera egin beharko dute: agurra, zortziko nagusian hiruna bertso, zortziko txikian beste hiru bertso eta bakarkako saioa. Lierni Altuna aramaioarra izango dute gaia jartzen.

Saioa 20:30ean hasiko da, Bitorianoko elkartean.

Finala, berriz, datorren astean jokatuko dute, abenduaren 1ean, Gasteizko Roman Bajo ikastetxean, 19:00etan.

Doinuari garrantzia

Bagare lehiaketan parte hartzen dute Gasteizen ikasten duten Euskal Herri osoko bertsolariek eta Arabako bertsolariek. Lehiaketa berezia da, kantatzeko moduari edo doinuari garrantzi berezia ematen diolako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak