'Charlie y la fabrica de chocolate' filma barikuan

Maider Arregi 2005ko aza. 22a, 10:20
Tim Burtonek zuzendutako komedia da. Azaroaren 25ean, barikuan, emango dute kultura etxean, 22:00etan. Sarrera euro 1.

Iraupena: 116 min

Herrialdea: AEB

Urtea: 2004

Jatorrizko izenburua: Charlie and the chocolate factory

Zuzendaria: Tim Burton

Aktoreak: Johnny Depp (Willy Wonka), Freddie Highmore (Charlie Bucket), David Kelly (Abuelo Joe), Helena Bonham Carter (Sra. Bucket), Noah Taylor (Sr. Bucket), Missi Pyle (Sra. Beauregarde), James Fox (Sr. Salt), Deep Roy (Oompa-Loompas), Christopher Lee (Dr. Wonka), Adam Godley (Sr. Tevé), Franziska Troegner (Sra. Gloop), Annasophia Robb (Violeta).

Laburpena: Willy Wonka txokolategileak mundu mailako lehiaketa bat antolatuko du bere gozoki inperioaren oinordekoa aurkitzeko. Zorioneko bost umeri, Wonkaren lantegiaren itzalpean bizi den mutiko behartsu bati (Charlie) tartean, Urrezko Txartelak egokituko zaizkie txokolate-tabletatan, eta enpresaburu xelebre horren fabrika bisitatzeko bidaia irabaziko dute; lantegia ez du inork ikusi azken hamabost urteetan. Charlie liluratuta geratuko da Wonkaren mundu fantastikoaz.

Informazio gehiago hemen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak