Urtegiak kubeta edo ontzi forma du. Horren ondorioz, hondoan lokatza pilatzen da denborarekin. Eta horren eraginez, urtegiak ura batzeko duen gaitasuna txikitu egiten da. Hala, zenbait urtetik behin, urtegiaren sareta zabaldu eta urari joaten lagatzen diote. Modu horretan, urak berak sortzen duen presioak garbitu egiten ditu hondoko lokatzak.
Kontuak kontu, gauza da egunotan ikuspegi berezia erakusten duela urtegiak. Besteak beste, urte luzez urpean izan den bide zaharra agerian geratu da.