'El mensajero del miedo' filma barikuan

Maider Arregi 2005eko azaroaren 14a

Jonathan Demmek zuzendutako filma da. Azaroaren 18an, barikuan, emango dute kultura etxean, 22:00etan. Sarrera euro bat.

Iraupena: 130 min.

Urtea: 2004

Jatorrizko izenburua: "The Manchurian Candidate"

Herrialdea: AEBak

Zuzendaria: Jonathan Demme

Aktoreak: Denzel Washington (Ben Marco), Meryl Streep (Eleanor Shaw), Liev Schreiber (Raymond Shaw), Jon Voight (Senador Thomas Jordan), Kimberly Elise (Rosie), Jeffrey Wright (Al Melvin), Ted Levine (Coronel Howard), Bruno Ganz (Richard Delp), Simon McBurney (Dr. Atticus Noyle), Vera Farmiga (Jocelyn Jordan).

Laburpena: Bennett Marco AEBtako Armadako komandanteak ezin du lorik hartu, eta ez du nahi ere. Kuwaiten, segada egin zioten bere pelotoiari, eta Raymond sarjentuak ohorezko domina jaso zuen Marcoren gizonak salbatzearren. Orain, Marcok horren inguruko hitzaldiak ematen ditu egunez, baina, gauez, segadaren eguneko oroitzapen horiek amesgaizto beldurgarri bihurtuko dira.

Informazio gehiago.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak