Argitaratu dute babes ofizialeko etxeen zerrenda

Ubane Madera 2005ko aza. 14a, 12:04
Zozketatu zituzten 44 etxebizitzetatik bi hutsik geratu dira, beraz, 42 lagunen izenak argitaratu ditu Etxebidek.

Etxebidek argitaratutako zerrenda behin-behinekoa da. Izan ere, baliteke zerrendako norbaitek uko egitea tokatu zaion etxeari. Kasu horretan, pertsona horrek duen zenbakiaren hurrengoari emango dio Etxebidek etxea. Zerrenda ikusteko, hemen klikatu

Esandako moduan, zozketatu behar zituzten 44 etxebizitzetatik bi hutsik geratu dira. Zailtasunak dituztenendako kupoko etxebizitzak dira biak. Aramaioko Udaletik jakinarazi digutenez, orain, inguruko eskaeren artean begiratuko dute Etxebidekoek, bi etxebizitza horiek adjudikatzeko.

Bestalde, zozketaren emaitzen portzentajeak ere jakinarazi ditu Etxebidek: etxebizitza jasoko duten %61,90 Aramaiokoak dira (26 lagun); Aretxabaletakoak, berriz, %28,57 (12 lagun) eta Eskoriatzakoak %9,52 (lau lagun).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak