Zozketatu dituzte babes ofizialeko etxebizitzak

Asier Alkorta 2005ko aza. 10a, 18:48
Babes ofizialeko 44 etxebizitza zozketatu ditu gaur Eusko Jaurlaritzak kultura etxean. Zozketan parte hartu dutenen %50 baino gehiago aramaioarrak izan dira.contributors:

Eusko Jaurlaritzako Jabier Dean Etxebizitza Sailburuordea, Aramaioko alkate Mertxe Mondragon eta zozketa egiteaz arduratu den notarioa izan dira, besteak beste, gaur zinema aretoan.

44 etxebizitza zozketatu dituzte, 98 lagunen artean. Horietatik 52 aramaioarrak izan dira eta gainerakoak Aretxabaletakoak eta Eskoriatzakoak. Jaurlaritzak eta Aramaioko Udalak egindako akordio baten bitartez lortu dute zozketan parte hartzen dutenen %50 baino gehiago aramaioarrak izatea.

Lau ataletan banatuta egin dute zozketa: elbarrituendako, guraso bakarreko familiendako, 35 urte azpikoendako eta kupo orokorrekoendako. Etxebizitza txikienek 60 metro karratu izango dute eta handienek 90. Hala, gutxienez, 80.975 euro eta gehienez 106.800 euro ordainduko dituzte zozketan etxeren bat eskuratu dutenek.

Jaurlaritzak 3.758.000 eurotako inbertsioa egingo du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak