Ehunetik gora lagun, Alaiak elkartearen jaian

Ubane Madera 2005eko azaroaren 10a

Barikuan, hilak 11 San Martin eguna ospatzen dute aramaioarrek. Jaieguna dute herrian. Eta ez hori bakarrik, Alaiak Erretiratuen Elkartea bazkideei omenaldia ospatzekotan zen. 115 bat lagunek (erretiratuak eta pentsiodunak) eman dute bazkarirako izena.

Lehenengo, mezarako hitzordua dute elkarteko bazkideek, 12:00etan. Horren ostean, goiza elkarrekin egin eta 14:00etan bazkaria dute, eskolako jangelan. Menua: hasierakoak, arraina, erredondoa, postrea eta kafea, puru eta guzti: “Aurten, behintzat, purua erre ahal izango dugu, datorren urtean akaso ez”. Hala adierazi digu elkarteko presidente Jabier Uribarrenek.

Halaber, esan digu bazkalostean dantzaldia dutela elkarteko bazkideek; eta eguna borobiltzeko zozketa egingo dutela; Alaiak elkartearen asmoa da sei manta elektriko zozketatzea bazkideen artean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak