Eskolakoendako hiztegia aurkeztuko dute kultura etxean

Ubane Madera 2005ko aza. 3a, 12:50
Bihar, barikua (azaroaren 4a), aurkeztuko du Eskola Hiztegia Patxi Uribarrenek. 18:30ean izango da aurkezpena, kultura etxean. Deialdia, bereziki, San Martin Eskolako irakasle eta gurasoendako da, hiztegia prezio murriztuan erosteko aukera izango dute-eta.

Euskaltzain urgazle Patxi Uribarren aramaioarrak Eskola Hiztegi -irudiduna-ren (1991) oinordekoa aurkeztuko du Aramaion: Eskola Hiztegia, Adorez 5.

Lehengo hiztegiarekin alderatuz gero, sarrera gehiago ditu eta “oinarrizko hiztegi baten ezaugarriak ditu zeharo eguneratuta eta berriztatuta”. Hala adierazi du Patxi Uribarrenek berak euskararen gaineko erabili.com webgunean. Eskolarako hiztegia dela dio: “Euskararen irakaskuntzari (haur/ haur-gazteei nahiz adinekoenari) begira eginiko oinarrizko euskal hiztegia”. Hori horrela izanda, definizio errazak eta hitz-sarrera erabilienak landu dituzte Eskola Hiztegian.

Erabiltzaileei dagokienez, “euskara ikasten edo sakontzen ari diren haur/ume-gazte-adineko guztiei zuzendutako tresna da”.

Euskalkiak eta irudiak

Hiztegiak batzen dituen elementuen artean, aipatzekoa da, esaterako, euskalkietako zenbait berba batu dituela: “Euskaltzaindiak euskalkiei aipamen berezia egiten dien kasuetan, euskalkietako hitzik ugarienei lekua egiten saiatu gara”.

Lehen esandako moduan, Patxi Uribarren euskaltzain urgazleak aurkeztuko du hiztegia Aramaion, hura da-eta Adorez hiztegietako koordinatzailea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak