'A Good Woman' filma emango dute barikuan

Usoa Agirre 2005ko aza. 2a, 09:43
Hilaren 4an, barikua, gaueko 22:00etan izango da emanaldia kultura etxean. Sarrera doan da. 30 hamarkadan girotuta dago filma. New Yorkeko bikote ezkondu berri batek Frantziako kostaldean igarotzen ditu oporrak eta bertan ezusteko traba batekin egingo dute topo.

Norentzat: 13 urtetik gorakoentzat.

Iraupena: 97 min.

Herrialdea: Italia, Erresuma Batua eta Espainia.

Urtea: 2004.

Jatorrizko izenburua: A Good Woman.

Generoa: Komedia.

Laburpena: 30 hamarkadan girotutako film honetako protagonistak, New Yorkeko bikote ezkondu berri bat dira, Robert eta Meg. Bikote honek oporrak Frantziako kostaldean pasatzen ditu eta bertan ezusteko traba batekin egingo dute topo: Erlyenne emakumea. Ospe txarreko emakume ederra. Robert emakumeari diru txekeak ugariak ematen hasiko zaio eta Meg eta bere inguruko jende guztiak euren artean erromantze bat dagoela pentsatuko dute. Bi hauek batuko dituen arrazoia inork espero ez duen sekretua izango da.

Zuzendaria: Mike Barker.

Aktoreak: Helen Hunt (Mrs. Erlynne), Scarlett Johansson (Meg Windermere), Tom Wilkinson (Tuppy), Stephen Campbell Moore (Lord Darlington), Mark Umbers (Robert Windermere), Milena Vukotic (Condesa Lucchino), Diana Hardcastle (Lady Plymdale), Roger Hammond (Cecil), John Standing (Dumby), Jane How (Sra. Stutfield).

Informazio gehiago.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak