Azken bi urteotan egindako margolanak ipiniko ditu Oñatiko erakusketan Jose Luis Zalakainek, 14 bat guztira. Horien artean, sei bat-edo Oñatiren gainekoak dira: unibertsitatea, elizak, Arantzazu azaltzen dira. Gainerako margolanetan, berriz, ohiko gaiak lantzen ditu, natura hilak-eta. Margolariak adierazi digu oro har, nahiko errealistak direla erakutsiko dituen lan guztiak.
Lekua, egunak eta orduak
Santa Marina kalean dago Oñatiko kultura etxeko erakusketa gela. Astelehenetik barikura 18:30etik 20:30ak arte izango da zabalik. Zapatu eta domeketan, berriz, 18:30etik 20:30ak arte.