'El Secreto de Vera Drake' filma barikuan

Maider Arregi 2005ko urr. 26a, 10:57
Mike Leigh-ek zuzendutako filma emango dute kultura etxean bariku honetan, urriak 28. 22:30ean izango da emanaldia eta sarrera euro batekoa da.

Norentzat: 18 urtetik gorakoentzat.

Iraupena: 125 min.

Herrialdea: Frantzia, Erresuma Batua.

Urtea: 2004.

Jatorrizko izenburua: Vera Drake.

Generoa: Drama.

Laburpena: 1953. urtean Vera Drake bere senarra Stanekin eta Sid eta Ethel seme-alabekin bizi da Londreseko familia apal eta zoriontsuan.

Verak jendea laguntzen ematen du bere denbora: bizilagun gaixo bat bisitatzen du maiz eta bere ustetan nahikoa jaten ez duen beste bizilagun bat etxera afaltzera gonbidatzen du. Zenbaitetan eta ezkutuan, neska gazteak abortatzen laguntzen ditu, garai horretan debekatuta dagoen jarduna.

Abortatzen lagunduko duen nesketako bat larri zaurituta ospitalera eraman behar izango dute. Orduan, poliziak galdeketa egingo dio eta Veraren bila joko du etxekoak zur eta lur utziz.

Zuzendaria: Mike Leigh.

Aktoreak: Imelda Staunton (Vera Drake), Phil Davis (Stan), Peter Wight (Detective Webster), Adrian Scarborough (Frank), Heather Craney (Joyce), Daniel Mays (Sid), Alex Kelly (Ethel), Sally Hawkins (Susan), Eddie Marsan (Reg), Ruth Sheen (Lily), Martin Savage (Sargento Vickers).

Informazio gehiago.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak