"Million Dollar Baby" filma barikuan

Usoa Agirre 2005eko urriaren 20a

Bariku honetan, urriak 21, hasiko da Aramaioko kultura etxeko film emanaldien denboraldia. Emango duten lehenengo filma Clint Eastwood-ek zuzendutako "Million Dollar Baby" izango da. 22:30ean izango da emanaldia, kultura etxean. Sarrera euro batekoa da.

Norentzat: 18 urtetik gorakoentzat.

Iraupena: 132 min.

Herrialdea: AEBak.

Urtea: 2004.

Jatorrizko izenburua: Million Dollar Baby.

Generoa: Drama.

Laburpena: Hegoaldeko emakume batek, noraezean, boxeolaria izateko ibilbidea hasi du eta txapelduna izatea da haren ametsa. Mailaz igotzeko saiakeran bere entrenatzailea izango du gidari.

Aktoreak: Clint Eastwood (Frankie Dunn), Hilary Swank (Maggie), Morgan Freeman (Eddie Scrap-Iron Dupris), Jay Baruchel (Danger Barch), Mike Colter (Big Willie Little), Lucia Rijker (Billie), Brian O'Byrne (Padre Horvak), Anthony Mackie (Shawrelle Berry), Margo Martindale (Earline Fitzgerald), Riki Lindhome (Mardell), Michael Peña (Omar), Bruce McVittie (Mickey Mack).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak