'Aramaio bere edertasunean' argazki lehiaketa

Usoa Agirre 2005eko urriaren 13a

Aramaioko Udalak antolatu du argazki lehiaketa. Partehartzaile bakoitzak nahi beste argazki aurkeztu ahal izango ditu. Urriaren 28a da aurkezteko azken eguna.

Baldintzak:

Baldintzak:

  • Partehartzaile bakoitzak nahi beste argazki aurkeztu ahal izango ditu, bakoitzari izenburua eta atera zeneko data jarriz.

  • Argazkiak koloretakoak zein zuri-beltzekoak izan daitezke.
  • Gutunazal batean aurkeztu beharko da argazki bakoitza, kanpoan argazkiaren izenburua jarriz eta atera zeneko data. Barruan, gutunazal txiki batean izenburu bera eta barruan egilearen datuak sartu beharko dira.

Sariak

  • 1. saria: 200 euro

  • 2. saria: 150 euro
  • 3. saria: 100 euro

Epaimahaia

Epaimahaia Udalak osatuko du herriko jendearekin.

Epea

Urriaren 28 baino lehen aurkeztu beharko dira udaletxean edo kultura etxean.

Oharra: Lehiaketara aurkezten diren argazkiak Udalaren esku geratuko dira eta aurrerantzean aterako dituen egutegi, foileto eta abarretan erabiliko ditu, beti ere egilearen izena jarriz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak