Aramaioko XIV. margo lehiaketa

Usoa Agirre 2005ko urr. 11a, 10:29
Urriaren 12an, asteazkena, egingo da margo lehiaketa Aramaion. Edozeinek parte har dezake eta teknika librea izango da. Gaia: Aramaio eta bere ingurua.

Oinarriak:

Oinarriak:

  • Nahi duenak parte har dezake.

  • Teknika librea izango da.
  • Egin behar diren lanak goizeko 9:00etatik 11:00etara bitartean sinatuko dira.
  • Gaia: Aramaio eta bere ingurua.
  • Epaimahaiaren erabakia arratsaldeko 18:30ean emango da. Ondoren, sari-banaketa.
  • Margo lanak urriaren 12tik 22ra bitartean egongo dira ikusgai Sastiñan.
  • Margo lanen berreskuratze epea urriaren 17tik 22ra izango da.
  • Jasotzen ez diren lanak antolatzaileen eskutan geratuko dira.
  • Epaimahaia artista ospetsuez osatua egongo da eta euren erabakia aldaezina izango da

Sariak

  • 1: 600 euro eta plaka.

  • 2: 360 euro eta plaka.
  • 3: 240 euro eta plaka.

16 urtetik beherakoentzat:

  • 1: 150 euro eta plaka.
  • 2: 60 euro eta plaka.
  • 3: 30 euro eta plaka.

Oharrak:

  • Lehiaketa honetan parte hartzeak arau guztiak onartzea suposatzen du.

  • Partaide bakoitzak sari bat jaso dezake bakarrik.
  • Irabazleen margoak antolatzaileentzat izango dira.
  • Lehen aipatu ez den ezusteren bat suertatuz gero, antolatzaileek erabakiko lukete eta ez litzateke inongo aldaketarik onartuko.
  • Antolatzaileak partehartzaileei bazkaria emango diete, 14:30ean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak