Babes ofizialeko etxebizitzen zozketarako onartu dituztenen zerrendak argitaratu dituzte

Ubane Madera 2005ko urr. 6a, 17:32
Bi lekutan ikus daitezke zerrendak: Etxebideren webgunean www.etxebide.info edo udaletxean. 98 lagun onartu dituzte, horietatik, 52 Aramaiokoak.

Zozketa azaroaren 10ean egingo dute, 12:00etan. Lekua oraindik zehaztu barik dute. Esandako moduan, 44 etxebizitza zozketatuko dituzte, garajearekin eta trastelekuarekin. Horietatik 22 Aramaioko bizilagunen (52 onartu dituzte) artean zozketatuko dituzte; eta gainontzeko 22ak beste 46 lagunen artean. 46 lagun horiek Eskoriatzakoak, Aretxabaletakoak eta Arrasatekoak dira, batik bat.

Onartutako pertsonen ezaugarri zehatzagoak ematearren, Etxebidek onartu ditu 35 urtetik beherako 76 lagun; guraso bakarreko bi familia eta kupo orokorreko 20 lagun; guztira, 98.

Era berean, Etxebidek beste 129 lagun baztertu egin ditu zozketa horretatik, aurkeztu beharreko dokumenturen bat falta zitzaielako.

Garajeak direla-eta

Bestalde, jakinarazi digute oraindik zehaztu barik dutela etxeon behin betiko proiektua. Gogoratuko duzuenez, aukera zegoen etxeek berez izango dituzten 44 garajeez gainera, beste 18-20 bat egiteko, betiere, herritarren interesen arabera. Udalak zerrenda bat zabaldu zuen interesa dutenen izenak hartzeko eta 22 lagunek eman zuten izena. Orain, Udalak jakin nahi du ea aurrera egingo duten garajea erosteko asmoarekin. Hala bada, etxebizitzen aurreproiektua egokitu egin beharko dute; izan ere, hasierako aurreproiektuak aurreikusten du garajeak eta trastelekuak beheko aldean ipintzea. Aldiz, garaje gehiago egiteko, trastelekuak etxearen teilatupean ipini beharko dituzte. Horrez gainera, hori egiteko Jaurlaritzaren baimena ere lortu beharko dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak