KZguneak antolatu du urrirako eskaintza

Ubane Madera 2005ko ira. 30a, 17:19
KZguneko tutoreak jakinarazi digunez, hilabete berriari begira, datorren astelehenean, urriaren 3an eta urriaren 17an zabalduko du KZgunea, 16:00etatik 20:00etara. Mintegi bi ere antolatu ditu. Edozeinek parte har dezake

Urriaren 3ari dagokionez, “Jarraitu gustuko duzun kirola” mintegia landuko du. “Internet bidez horren gustuko duzun kirol horren inguruko informazio ugari lor daiteke” eta hori egiten erakutsiko du Aitor Madrid tutoreak asteleheneko mintegian. 16:00etatik 17:00ak artekoa izango da eta edozeinek parte har dezake. KZgunera joatearekin nahikoa da hori egiteko.

Bestalde, urriaren 17an, “Komunikatu posta elektronikoaren bidez” mintegia egingo dute. Kasu horretan, posta helbidea zela erabili erakutsiko dute, Outlook Express programaren gaineko argibideak emango dituzte, besteak beste. 18:00etatik 20:00ak arteko ikastaroa izango da. Hemen ere interesa duen edozeinek parte har dezake.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak