‘Zuiako Koadrilari begirada bat’ lehiaketa

Ubane Madera 2005ko ira. 30a, 17:12
Hirugarren urtez antolatu du argazki lehiaketa Zuiako Koadrilak. Zuiako koadrilarekin zerikusia duten argazkiak (ingurumen naturala, soziala, artistikoa…) aurkez daitezke.

Hori bai, Zuiako Koadrila osatzen duten udalerrietan hartutako argazkiak bakarrik onartuko dituzte, alegia, Aramaion, Arrazua-Ubarrundian, Legutianon, Urkabustaizen, Zigoitian eta Zuian egindakoak.

Interesa duten guztiek parte har dezakete lehiaketan. Baina kontuan hartu beharko dute asko jota hiru argazki aurkeztu ahal izango dituela lehiakide bakoitzak, eta gainera lehenago argitaratu barikoak eta beste lehiaketaren batean saritu barikoak izan beharko dute obrek.

Horrez gainera, argazki bakoitzari izenburu bat ipini beharko zaio, argazkiaren kokapen geografikoa azaldu beharko da eta baita zein udalerritakoa den ere.

Bestalde, aurkezten diren argazkiak pertsonaren lehen-planoak baldin badira, argazkian agertzen den pertsona horren baimena aurkeztu beharko dute argazkiarekin batera.

Azaroaren 4a baino lehen

Datari dagokionez, azaroaren 4a baino lehen aurkeztu behar dira argazkiak. Hauxe da helbidea: Zuiako Koadrila, Udaletxeko plaza, 1-2. ezkerra; 01130, Murgia (Araba).

Astelehenetik barikura 08:30etik 14:30ak arte eraman daitezke edo bestela ziurtatutako posta bidez bidali.

Informazio gehiago behar izanez gero, deitu: 945 43 01 67 telefonora.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak