Domekan erreka garbitzera joateko dei egin dute

Ubane Madera 2005ko ira. 21a, 21:06

Orixol Mendi Elkarteak antolatu du ekimena. Bereziki, eskolako umeei dei egin diete, baita gurasoei ere, eta jakina, parte hartu nahi duen edozeinek ateak zabalik izango ditu.

Orain errekak ur gutxi daramala-eta pentsatu dute erreka garbiketa egiteko aprobetxatzea. 10:30ean egin dute hitzordua, domekan. Deiari erantzuten dion jende kopuruaren arabera, taldeka banatuko dira erreka garbitzeko. Ahal izanez gero, hiru puntutan jardungo dute: Mortsa baserritik plazara; Salazan baserritik plazara eta Arbeletik plazara. Edozelan ere, jende gutxiegi elkartzen badira, Arbeletik plazara arteko erreka zatia garbituko dutela jakinarazi digu Orixol elkarteak, horixe izaten da-eta zikinen egoten dena.

Katiuskak eta eskularruak

Antolatzaileek eskatu dute ahal izanez gero, erreka garbitzera doazenek katiuskak eta harrikoa egiteko eskularruak eramateko. Basura poltsak, berriz, Orixol elkarteak emango dizkie; baita hamarretakoa ere (ogitartekoak).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak