2005-2006 ikasturterako liburuak erosteko dirulaguntzak

Usoa Agirre 2005eko irailaren 14a

Haur Hezkuntzako bigarren zikloan, Lehen Hezkuntzan eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan derrigorrezkoak diren liburuak erosteko laguntzak eskatu daitezke Arabako Foru Aldundian, urriaren 14a baino lehen.

Betekizunak:

Betekizunak:

  • Ikasleak deialdiaren laugarren oinarrian adierazitako zikloetako ikasmailaren batean matrikulatuta egotea.

  • Ikasleak Araban erroldatuta egotea.

Laguntzaren gehienezko zenbatekoa:

  • Haur Hezkuntzako bigarren zikloko ikasmailetarako: 44,12 euro.

  • Lehen Hezkuntzako zikloko ikasmailetarako: 71,82 euro.
  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasmailetarako: 110,81 euro.

Eskabideak aurkezteko epea eta lekua:

2005eko irailaren 5etik urriaren 14ra.

Eskabideak astelehenetik ostiralera aurkeztuko dira, ordutegi honetan: 8:15 -14:30.

  1. Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Sailak Gasteizko Samaniego kaleko 14an duen bulegoan.
  2. Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Sailak Laudion eta Guardian dituen bulegoetan.

Telefonoa: 945 18 16 02

e-posta: librosdetexto@alava.net

Eskabidea egiteko orria eta deialdiaren oinarriak dituzue helbide honetan: web.alava.net/ayudalibros/default_e.asp

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak