Testuliburuak erosteko laguntzak eskatzeko epea zabalik

Ubane Madera 2005ko ira. 7a, 20:26
Astelehenean zabaldu zuten dirulaguntzak eskatzeko epea. Urriaren 14ra arte dago eskariak egiteko astia. Gasteizen, Laudion eta Guardian (Biasteri) egin daitezke eskaerak, astelehenetik barikura, 08:15etik 14:30era arte.

Haur Hezkuntzako bigarren zikloan, Lehen Hezkuntzan eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan nahitaez erabili beharreko liburuak erosteko laguntzak ematen ditu Diputazioak. Bi baldintza bete behar dira haiek eskatzeko: eskatzailea (ikaslea) matrikulatuta egotea lehen esandako mailaren baten eta Araban erroldatuta izatea.

Eskaerak hiru lekutan egin daitezke: Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Sailak Gasteizko Samaniego kaleko 14 zenbakian duen bulegoan edo sailak Laudion eta Guardian (Biasteri) dituen bulegoetan.

Laguntzen zenbatekoa

Laguntzak onartuz gero, Haur Hezkuntzako bigarren zikloko mailetarako, gehienez, 44,12 euro emango ditu Diputazioak; Lehen Hezkuntzako zikloko mailetarako, 71,82 euro eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako mailetarako, berriz, 110, 81 euro. Informazio gehiagorako: 945 18 16 02 telefonora deitu edo librosdetexto@alava.net-en begiratu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak