Domekan: Andra Mari Ibabe kofradiaren eguna

Ubane Madera 2005ko ira. 7a, 20:23
Eguerdian hasiko dira kofradiaren eguna ospatzen. Eta batzar nagusia eta bazkaria ere egingo dituzte, besteak beste. Dagoeneko 75 lagunek eman dute izena bazkarirako.

Lehenengo, salda beroa banatuko diete kofradiako kideei; 12:00ak inguruan izango da hori. Horren ostean, meza esango du Emilio parrokoak, 13:00etan. Eta ohi duten moduan, meza ostean urteroko batzar nagusia egingo dute kideek. Honako gai zerrenda dute aurreikusita: joan den ikasturtean egindakoaren berri eman; aurtengo ikasturterako dituzten asmoen berri eman (besteak beste, parkeko pareta bat konpondu beharrean dago) eta kofradiara etorri diren bazkide berrien zein hil diren bazkideen berri eman.

Hori egin ostean, ermitaren goiko aldean dagoen aretoan bazkaria egingo dute bazkideek. 14:30ak inguruan izango da hori eta dagoeneko 75 lagunek eman dute izena.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak