Alkateak esan digu Aramaioko gazte taldeak ondo funtzionatzen duen arren, ez dutela asmatu, ez Udalak ez gazteek, gazte-lokalen funtzionamendu egokiarekin. Hala, lokalek ondo funtziona dezaten eta bestelako arazorik gerta ez dadin, Udala eta gazteak batzarrak egiten hasi ziren opor aurretik; eta oporren ostean, bide horretan segituko dute.
Gazteen problematika aztergai
Bestalde, gazteekin lotuta, alkateak jakinarazi digu Zuiako Koadrila gazteen problematika aztertzen ibili dela herriz herri, baita Aramaion ere. Orain, emaitzak eskuartean, asmoa da Udaleko ordezkariak eta gazteek mahai bat eratzea atzemandako gabeziei aurre egiten hasteko. Irailean bertan hasiko dira lanean.