Abuztuan, auzoz auzo, jairik jai ibiltzeko aukera

U.M. 2005ko uzt. 29a, 10:22
Abuztuan hemen inguruan gelditzen direnendako, herriko hiru auzok jaietan ibiltzeko aukera ematen dute: abuztu hasieran, Uribarrin San Esteban jaiak ospatuko dituzte eta Barajuenen eta Olaetan, berriz, Andramari jaietan murgilduko, abuztuaren erdialdean.

San Esteban

San Esteban

San Esteban jaiak abuztuaren 3an eta 4an izango dira. 3an, eguerdian meza eta gauean dantzaldia izango dituzte. Horrez gainera, Mus eta Briska Txapelketak hasiko dituzte. Abuztuaren 4an ere izango da meza eta karta-jokoen finala jokatuko dute. Arratsaldean, berriz, plater-tiroa izango da eta umeendako puzgarriak. Bukatzeko, gauean afaria egingo dute.

Barajuenen eta Olaetan

Abuztuaren erdialdean, Barajuenen eta Olaetan izango da jai. Barajuenen, besteak beste, meza izango da Andra Mari egunean eta umeendako jokoak eta karta-jokoak ere izango dira. Hurrengo egunean, besteak beste, meza eta auzotarren bazkari eta afaria izango dira.

Olaetan, berriz, hiru egunetako egitaraua prestatu dute. 15ean, besteak beste, 13:30ean, Andra Mari taldeak dantza saioa egingo du eta 18:00etan umeendako antzerkia izango da. 16an, emakumeen lanen erakusketa izango da eta 17:00etan Gardokiren musika.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak