Santi Kurutz Abadearen plaza eraldatu egingo da etorkizunean

Goiena 2005ko uzt. 21a, 18:35
Herrirako aurreikusitako urbanizazio egitasmoen ondorioz, besteak beste, Santi Kurutz Abadearen plazaren eskuma aldean dagoen etxea bota egingo dute. Haren lekuan, Iturrosteko etxebizitzetarako bidea egitea da asmoa.

Ordenazioz kanpo dago argazkian ikusten duzuen etxe hori. Horren ondorioz, etorkizunean eraitsi egin behar dutela jakinarazi du Udaletxeak.

Gero handik pasabidea egingo dute Iturrosten eraikiko dituzten etxebizitzetara joan-etorria egiteko.

Edozelan ere, oraindik guztia zehaztu barik dago. Hau da, oraindik ez dute egin etxea eraisteko proiekturik eta ondorioz, ez dago inolako datarik zehaztuta.

Aldaketa gehiago

Horrez gainera, herriaren sarrera ere dezente eraldatu da eta eraldatuko da azken hilabeteotan. Eraikitzen dabiltzan etxebizitzek eta haiekin batera egiten dabiltzan urbanizazio- lanek ematen diote itxura berritua.

Horrekin lotuta, aurrera begira aldaketa gehiago ere ikusiko ditugu han inguruan. Oraindik zehazteke dagoen arren, badabiltza-eta kale hura Matxain kalearekin lotzeko dauden aukerak aztertzen. Dena dela, kasu horretan ere, ezer ere erabaki barik dute, oraingoz behintzat.

Udaletxean, lanak berriro

Eta Hirigintza kontuekin bukatzeko, hilabete gutxi barru, berriro ere lanak ikusiko ditugu Udaletxean. Izan ere, Diputazioak teilatua konpontzeko dirulaguntza onartu du bere Plan Foralean. Datorren urtean hasiko dira lanak egiten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak