San Esteban jaiak abuztuaren 3an eta 4an izango dira. 3an, eguerdian meza eta gauean dantzaldia izango dituzte. Horrez gainera, Mus eta Briska Txapelketak hasiko dituzte. Abuztuaren 4an ere izango da meza eta karta-jokoen finala jokatuko dute. Arratsaldean, berriz, plater-tiro txapelketa egingo dute eta umeendako puzgarriak izango dira. Bukatzeko, gauean afaria egingo dute.
Barajuenen eta Olaetan
Abuztuaren erdialdean, Barajuenen eta Olaetan izango da jai. Barajuenen, besteak beste, meza izango da Andra Mari egunean eta umeendako jokoak eta karta-jokoak ere izango dira. Hurrengo egunean, besteak beste, berriro ere meza izango dute eta auzotarren bazkaria eta afaria egingo dituzte.
Olaetan, berriz, hiru egunetako egitaraua prestatu dute. Abuztuaren 15ean, besteak beste, 13:30ean, Bizkaiko Andra Mari taldeak euskal dantzen saioa egingo du eta 18:00etan umeendako antzerkia izango da. 16an, berriz, auzoko emakumeen lanen erakusketa izango da eguerdian eta 17:00etan Gardokiren musika.
Bukatzeko, hirugarren egunean, besteak beste, Benidormerako bidaia zozkatuko dute.