Zapatuan, 15:30etik aurrera hasiko dira lasterkariak automobilei egurra ematen, eta guztira hiru txanda egingo dituzte. Aurten, baina, norabide berdinean egingo dituzte txanda guztiak.
Punta-puntako pilotuek egingo dute Arrixolatik gora. Santi Artetxe da faboritoa, eta bere automobila gainontzekoak baino maila bat gorago badago ere, (Peugeot 206 WRC), izango du kontrariorik (Mitsubishi EVO, Ibiza Kit-car, Escort Cosworth...).
Debagoieneko bi ordezkari izango dira biharko lasterketan. Haritz Errasti eta Ander Oion aramaioarrak izango dira euren Citroen AX Sport-ean, eta Garagartzako Orobengoa anaiak Seat Ibiza GT TDI berrian.