Uztailak 14, osteguna
Gaueko 22:30ean, Markeline taldeak antzerkia egingo du eta 24:00etan, kontzertua izango da gaztetxean, Xopapo eta Kung Funk taldeekin.
Uztailak 15, ostirala
Besteak beste, plater tiro txapelketa egingo dute, 10:00etan. Gauean, berriz, danborrada egingo dute, 21:05ean eta 23:30ean, kontzertua , Drindots eta Las Desmaskaradas taldeekin.
Uztailak 17, igandea
Domekan, bestelakoen artean, 18:00etan haur antzerkia egingo du Kukubiltxok, plaza nagusian. Eta gauean, Lisker taldearekin dantzaldia izango da, 23:30ean.
Uztailak 18, astelehena
Astelehenari begiratuta, berriz, esaterako, 18:00etan, pilota partidu ikusgarriak jokatuko dituzte Otxandioko zenbait pilotarik. Eta 23:30ean, Joselu Anaiak arduratuko dira plazako giroa berotzen.
Uztailak 19, asteartea
Arrantza lehiaketa eta meza izango dira goizean eta pilota partiduak arratsaldean.
Uztailak 20, asteazkena
Transgenikoen gaineko mahai-ingurua, gaztetxean, 19:30ean.
Uztailak 22, ostirala
Arratsaldeko 20:00etan Oihandi abesbatzaren kontzertua, Santa Marina elizan.
Uztailaren 23, larunbata
Eta halako egitarau mardularekin bukatzeko, uztailaren 23an, zapatuan, eguerdi partera arte giro herrikoia izango da, Otxandioko bandarekin, txistulariekin, bertsolariekin, bolo txapelketarekin eta ilunkeratik aurrera, berriz, musika barra-barra: 19:30ean, Los Pasajeros taldearen saioa plazan; 22:30ean, Suaren Soinua, suzko malabarismo eta perkusio ikuskizuna Jo Tta Kun eta Gas taldearen eskutik; 24:00etan Betagarriren kontzertua eta ondoren, Tukan taldearekin dantzaldia.
Uztailak 24, igandea
Bukatzeko, besteak beste, sokamuturra izango da, 08:00etan eta 17:30ean orotariko herri kirolak: Harri-jasotzaile Txapeldunen liga; Urrezko Aizkolari Txapeldunen liga Gauean, berriz, 23:30ean, Izotz taldearen kontzertua.