Bi aramaioar eskolarteko bertsolari txapelketako finalean

Ubane Madera 2005ko eka. 16a, 12:08
Zapatuan jokatuko dute Euskal Herriko XVII. Eskolarteko Bertsolari Txapelketako finala. 23 neska-mutikok parte hartuko dute norgehiagoka horretan, probintziaka banatuta. Arabatik, txikien mailan, Xabier Igoa eta Mikel Serrato izango dira ordezkariak. 11:00etan hasiko da txikien saioa.

Altsasuko Burunda Pilotalekuan jokatuko dute Euskal Herriko Ikastolen Konfederazioak antolatutako bertsolari txapelketa, eskolartekoa. 11:00etan izango da txikien saioa (16 urtera arte) eta 16:00etan, nagusiena. Araba, Gipuzkoa, Bizkaia, Nafarroa eta Iparraldeko eskoletako neska mutikoek parte hartuko dute. Eta lehen esandako moduan, txapelketan izango diren Arabako lau ordezkarien artean, bi Aramaiokoak dira: Xabier Igoa (13 urte) eta Mikel Serrato (12 urte).

Maiatzaren 21ean Gasteizko Armentia aretoan jokatutako txapelketan sailkatu ziren biak.

Guztiendako sariak

Zapatuko saioan, besteak beste zera egin beharko dute: agurra gai baten gainean, lau oinak emanda bertso bana eta binaka ofiziotan bina bertso zortziko txikian.

Txikien saioa eguerdi partean bukatuko da eta irabazleen izenak momentuan jakinaraziko dituzte. Dena dela, arratsaldeko saioaren ostean banatuko dituzte sariak. Txapeldun eta txapeldunordeendako sariez gainera, finalista guztiendako sari berezi bat izango da Euskal Herriko Ikastolen Konfederazioaren eskutik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak