Uztailaren 4tik 7ra egingo da Aramaioko IV.Uda Ikastaroa

Goiena 2005ko eka. 15a, 18:21
"Euskal Herria, 1789-1848, Historia, hizkuntza, artea" da aurtengo ikastaroaren izenburua. Hitzaldiak euskaraz, gaztelaniaz eta frantsesez izango dira eta hamalau adituk eskainiko dituzte berbaldiok.

Arabako Foru Aldundiako Kultura Sailak eta Aramaioko Udalak antolatu dute IV. Uda Ikastaroa EHUren babesarekin. Izenburua izango da " Euskal Herria, 1789-1848, Historia, hizkuntza, artea" eta saioak Aramaioko kultur etxean egingo dituzte. Ikastaroaren antolatzaileen esanetan, Euskal Herriarentzat hain erabakigarria izan zen garaiaren ikuspegi zabala eskaintzea da aurtengo helburua. Horretarako hamalau aditu etorriko dira Aramaiora.

Askotariko gaiak

Landuko diren gaiak askotarikoak dira: Frantziako Iraultza eta 1848 arteko sasoia Ipar Euskal Herrian, euskarari buruzko ikerketak bi errepubliken arteko garaian edo arte plastikoak Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan XVIII. mendearen hondarrean eta XIX.aren hasieran, besteak beste. Lau egunetan arratsaldetan izango dira saioak, bakoitzak 50 minutu inguruko iraupena izango du eta hiru hizkuntzatan eskainiko dira aldi bereko itzulpenarekin.

Aramaioko Uda Ikastaroa gaiarekiko interesa duen orori dago zuzenduta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak