Elkarteendako laguntzak banatu ditu Udalak

Ubane Madera 2005ko eka. 10a, 17:09
Herriko kultura eta kirol taldeei urteko dirulaguntzen banaketa jakinarazi du Udalak. 7.400 euro banatuko ditu 13 elkarteren artean.

Honako dirulaguntzen zerrenda onartu du udalbatzarrak: Oilogor Ehiza eta Arrantza taldeari, 500 euro; Itur-Zuri Emakume Elkarteari, 900 euro; Bizente Goikoetxea Abesbatzari, 600 euro; Trikitixa Taldeari, 900 euro; Alaiak Erretiratu eta Pentsiodunen Elkarteari, 900 euro; Olaetako Briska Emakume Elkarteari, 650 euro; Barea Pilota Taldeari, 750 euro; Kurtzeta-Gain Plater Jaurtiketako taldeari, 650 euro; Sakre, Ataka eta Zona Katastrofika musika taldeei, 300 euro hirurendako; Papargorri Gazte Aberbatzari, 400 euro eta Aramaixo Tropikaleko Gazte Asanbladari, 850 euro.

Orain, dirulaguntzaren %75 ordainduko zaie eta beste %25 urte bukaeran.

Bestalde, aditzera eman du bi talde falta direla dirulaguntzen banaketa horretan, hain justu ere, burokrazia arazoren bat izan dutelako. Orixol Mendi Elkartea eta Lagun -Artean Dantza taldea dira bi horiek.

Esandako guztiaren gaineko eta dirulaguntzen araudi berriaren gaineko informazioa talde guztiei bidaliko zaiela jakinarazi du udalbatzak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak