Andoni deitzen da eta astebeteko bizitza besterik ez dauka. Badirudi ondo dagoela, edo albaitariak horixe esaten du, behintzat.
Txahalak, hermafrodita izateaz gain, malformazioa dauka oin batean. Izan ere, antzekaldeko oina txerrien oinaren oso antzekoa dauka.
Gutxitan pasatzen direla horrelakoak dio "Andoni" bisitatzen egon den albaitariak. Hala ere, hain arraroa ez dela gaineratu du. Bildotsetan, esaterako, sarriago gertatzen ei da.