Errekaren gaineko aldean pasabidea egiteko asmoa zuten Pedro Inazio Barrutia kalean. Eta horretarako eraiki zuten erreka ondoko pareta.
Baina errekara begira dauden etxebizitzetako zenbait auzotar kexatu egin ziren paretarengatik, besteak beste, adierazi zuten ez zuela erreka errespetatzen, eta aurrera begira errekako landareak-eta haztea ezinezkoa egingo zuela.
Azkenean, egoera aztertu eta arrazoia eman zieten auzokideei eta pareta bota egin dute.