19:00etan hasiko da ekitaldia, bertso lehiaketarekin. Iaz egin zuten moduan, plazan elkartu eta gero tabernaz taberna ibiliko dira bertsotan; hain zuzen ere, parte hartzaileei esaera zaharrak emango dizkiete eta haiek bertsoen bidez asma arazi beharko dute zein esaera zahar den.
Horren ostean, Uribarriko Intxaurrondo elkartean kantu afaria egiteko gonbidapena egin dute Txirritolak eta ARBEk. Parte hartu nahi duenak herriko tabernetan ditu salgai afarirako txartelak.