Arbolapetatik aterata, 16:00etan Aramaiorantz martxa egingo dute. Bidean, Jon Agirrek preso daramatzan 24 urteak adierazteko ikurrak utziko dituzte.
Gero, 18:00etan Aramaion dute hitzordua: plazan ekitaldia egingo dute. Ordu erdi geroago, Arrasatera abiatuko dira, auto-karabanan. Asmoa da Zigorrolako jaiekin bat egitea. Izan ere, 19:00etan ekitaldi laburra egingo dute Legarre plazan. Eta 19:30ean, herri-kirolak, pintxoak eta jolasak izango dira, besteak beste.
Ekainean, ebakuntza
Langraitzen dago Agirre. Donostia Ospitalean ebakuntza egin zioten joan den hilean. Eta datorren ekainean beste ebakuntza bat egingo diote. Horregatik familiak uste zuen Martutenen utziko zutela, baina Langraitzera eraman zuten. Kontuak kontu, kartzelan egin dituen 24 urteak kontuan hartuta eta dituen osasun arazoak kontuan hartuta, Jon Agirreren askatasuna eskatzen dute.