Gazte Eguna 05 pontzo-pontzo baina animoso ospatuko dute gazteek

Ubane Madera 2005ko mai. 13a, 13:59
Bigarren urtez, Gazte Eguna ospatuko dute Aramaixo Tropikaleko Gazte Asanbladak antolatuta. Bihar, zapatua, izango da. Eguerdian hasiko dira ekitaldiak. Besteak beste, bazkaria egingo dute eskolan, baita capoeira erakustaldia ere.

Gazteek egin dute hitzordua: bihar, zapatuan, 12:30ean triki-poteoarekin estreinatuko dute Gazte Eguna 05. Herriko plazan hasiko da txikiteoa, gazte taldeko trikitilariek girotuta. Hortik aurrera, bapo bazkaldu, bertsolariak entzun, eta besteak beste, jolastu egingo dute.

Bazkaria 14:00etan hasiko da. Eskolan izango da. Besteak beste, Jokin Labaien eta Enaitz Alustiza bertsolariak kantuan ibiliko dira eta horren ostean, Super Show-a iragartzen du Aramaixo Tropikaleko Gazte Asanbladak, Ondarroako mago baten eskutik.

Bazkalostekoa

Bazkalostean, berriro kalera atera eta txikiteoa egingo dute. Baina txikiteo berezia izango da, tabernarik taberna jolas herrikoiak tartekatuko dituzte-eta: oskolak batzea, sokatira…

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak