Manex Arriolabengoa gitarra-jotzaile gazteak lehiaketa du asteburuan

Ubane Madera 2005ko mai. 12a, 13:56
Donostiako Udaletxean jokatzen duten Jose Azpiazu Gitarra Lehiaketan parte hartuko du asteburuan. Zapatuan kanporaketa jokatuko dute. Sailkatzen diren musikariek bigarren saioa izango dute domekan.

Manex Arriolabengoak lehen aldiz parte hartuko du lehiaketa horretan. Gainera, bere adinekoen artean, Arrasatetik eta Aramaiotik doan lehiakide bakarra da. Arrasate Musikaleko irakasle Asun Azurmendik zera adierazi digu:“ Bere mailarako zailtasun dezente izango du asteburuko lehiaketak; Manexek lan handia egin du, baina ez diote ezer oparituko”.

Lehiaketaren nondik norakoak

Hiru mailatan banatuko dituzte musikariak. Manexek 11-13 urtekoen artean lehiatuko du, 12 urte ditu-eta. Zapatuan, 09:00etan hasiko dira frogak. Gaztetxoenak lehenengo eta nagusienak azken. Eta zapatura arte ez diete jakinaraziko zeinen kontra eta noiz lehiatu beharko duten.

Manex Arriolabengoak hiru pieza interpretatuko ditu: Antonio Lauroren El Negrito, Erik Marchelieren Galibert eta laute-jotzaileak eta Erromantze anonimoa.

Arratsaldeetan, kontzetuak

Lehiaketarekin batera, gitarra kontzertuak ere izango dira Donostiako Udaletxean, barikuan, zapatuan zein domekan. Barikuan, 19:30ean Juan Becerra gitarra-jotzaileak 19:30ean du hitzordua; zapatuan, Eduardo Baranzanok egingo du kontzertua, 19:30ean. Eta domekan, Máximo Pujolek 18:00etan egingo du kontzertua.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak